lunes, 18 de octubre de 2010

WEB 2.0?

Web 2.0 aplikazio tradizionalen eboluzioa da, hau da, web 1.0-ren eboluzioa da, eta azken erabiltzaile bati bideratutako web aplikazioa da. Web 2.0 jarrera bat eta ez teknologia bat. Aplikazio hauek kolaborazioa sustatzen dute, batez ere erabiltzaileen arteko kolaborazioa eta eskritorioko aplikazioak ordezkatzen dituen zerbitzuak.
Etapa honetan, interneten proiektu berriak definitzen dira eta erabiltzaileari konponketa hobeagoak ematen dio. Errealitatea da, eboluzio natural honek gauza interesgarriagoak bultzatu duela. Azkenik aipatu beharra daukat, lehen informazioa kontsumitu egiten genuela. Baita aipatzekoa da, web hauek adituek egiten zutela eta denbora laburrean, eragin handia izan duela.
Web 2.0, dinamikoa eta sistematikoa dela esan genezake. Alde batetik, dinamikoa da, zeren gu geuk antolatu ahal dugu eta parte-hartzen dugu, aldi berean. Beste alde batetik sistematikoa dela diot, zeren espazioa antolatuta dago eta guk informazioa aldatu ahal dugulako.
Hurrengo aplikazioak ditu; wikipedia, facebook, tuenti, myspace…
Gizartean interneten gaia oso hedatua dago, hau da, gizartean barrena dago, kulturan ere islatuta dago eta eskoletan, umeentzat batik bat, beharrezkoa da, gai honi buruz ikastea eta ulertzea.
Nire ustez, izugarrizko aurrerapen bat da eta gure ingurukoak eta guri laguntzen digun tresna. Eskoletan hau irakastea beharrezkoa iruditzen zait, zeren gure ikasleek menperatu beharreko gaia da, beraz gu irakasleok gai izan behar gara haurrek asetzen gai honen aurrean. Baina hori bai, beti ibili behar gara kontu handiarekin, hots, zertan gabiltza jakin behar dugu. Zuzen erabiliz, gure ikasleekin lan egiteko bide interesgarri eta erabilgarri bat iruditzen zait. Baita norberaren mundu pertsonalean ere.

Hemen usten dizuet, gai honi buruzko azalpen batzuk, bideoaren bidez ikusteko:

No hay comentarios:

Publicar un comentario