jueves, 14 de octubre de 2010

the machine is us

1 comentario:

  1. THE MACHINE IS US

    The machine is us, bideoa, klasean ikusi ondoren honi buruzko, hau da, ikusitakoari buruzko hausnarketa txiki bat egin dugu.
    XML eta HTML hizkuntz oso desberdinak dira. Euren arteko sintaxia oso antzekoa da, zeren, biak iturri berdinetik sortuta daude. Baina bakoitzak, funtzio desberdinak betetzeko sortu ziren.
    XML informazioa deskribatzeko sortutako hizkuntza da. Bere lehen funtzioa, edukiak organizatzeko laguntza ematea eta aurrekoari esker, XML dokumentuak, aplikazio desberdinetan erabiltzen laguntzen du.
    HTML berriz, informazioa erakusteko sortu zen, zer egiten duen eta duen jokaera zehazteko. Bere funtzioa, orri bateko eduki desberdinei formatua ematen laguntzen digu. Nabigatzaile baten bidez aurkeztu daiteke.
    Laburbiltzeko, XML ez da eta inoiz ez da izango HTML-ren ordezkoa, baizik eta, formatuari banatutako informazioa maneiatzeko osagarria izango da. XML ondo eratutako dokumentuak dira eta HTML-n dena dago hankaz gora.
    XML-k datuen trukaketa automatikoa errazten du. Guk geuk, eratuko eta antolatuko ditugu datu guztiak. Guk geuk gara web-a. Makinak, internet erabiltzen duen jende guztiari deitzen dio, adibidez; argazki bat etiketatzen eta publikatzen dugunean. Gu gaude makinari erakusten. Egunero ere, milaka pertsonak web orrialde batean click egiten duenean ere, makinari erakusten ari dira. Testuak, hipertestuak eta web-ak ez dira bakarrik informazioa lotzeko erabiltzen. Web-a pertsonak lotzea da, hots, web 2.0. pertsonak lotzea da. Pertsona hauek, elkarbananduz, jardutean eta elkarlanean arituz. Azken finean, geuk ere laguntzen dugulako internet egiten.
    Denek birpentsatu beharko dugu, gauza batzuez, esaterako; norberarenganako ezkutuan, identitatean, etikan, estetikan, erretorikan, autoritatean, pribazitatean, komertzioan, maitasunean, familian, batik bat guregan. Inolako arriskurik ez izateko.

    ResponderEliminar