lunes, 8 de noviembre de 2010

ETEN DIGITALA

ETEN DIGITALA

Eten digitalak desberdintasun sozioekonomikoa duten lurraldeei deritzo, hau da, internetera sartzeko aukera duten lurraldeei eta aukera hau ez dutenei egiten du aipamena. Testuak beste aipamen garrantzitsu bat egiten du, eten digitalak betidanik existitu izan direla esaten duenean.
Eten digitala azaltzerako orduan, konturatzen gara oso arlo zabala dela eta batik bat, gizartearen islada, eskoletan dela.
Estatu batetik beste batera aldaketak ditu eten digital honek. Estatu aberats eta pobreen artean ematen ari den eten hau, aurreko mendean baino XXI. mendean du eragin handiagoa. Beraz, nahiz eta internetek duen eragina maila mundialean, eta honek goraka izan, ez gara ahaztu behar, etenak lurraldeen arabera, ekonomikoki zehaztuta daudela. Honen eraginez esan beharra daukat, lurraldeen arteko banaketa ondorio moduan dagoela.

Hurrengoak dira eten digital desberdinak:
- EKONOMIKOA: Eten hau aipagarriena da, zeren dirua ez dagoen lurraldeetan ez daude teknologia berriak. Esan beharra daukat, eten hau azaltzerako orduan, bi arazo desberdin azaltzen dituela, eten biguna eta eten gogorra bezala. Biguna konpondu daitekeenari deritzo eta gogorra nolabait esateko konpondu ezin denari esaten dio.
- SOZIALA: Teknologi berri guzti hauek, lurraldeen arabera ez direla berdin erabiliko esan nahi du, hau da, Europa mailan teknologi berri hauek Afrikan baino asko ere gehiago erabiliko dute.
- HEZKUNTZA: Hemen hezitzaileen eta ikasleen arteko desberdintasuna nabaritzen da. Hau da, ikasleak oso trebeak izango dira teknologia berrien aurrean, baina irakasleek ez dira oso trebeak izango, horretarako formakuntza zehatza behar izango dute.
- HIZKUNTZA: Hizkuntza unibertsala edo ofiziala ingelesa izango da interneten munduan. Etenik ez gertatzeko egokiena ingelesa ondo menperatzea izango litzateke.
- GENERAZIOA: Egindako inkesta batzuen arabera, argi ikus daiteke, adinaren arabera desberdintasunak daudela. Zeren gazteak zaharrak baino erabilpen gehiago egiten dute teknologi berrien munduan.
- GENEROA: Grafiko batzuen arabera, argi eta garbi ikus daiteke, nola emakumeek gizonak baino erabilpen gutxiago egiten duten.
- PSIKIKOKI ETA FISIKOKI: Eskoletan teknologia berriak ez dira ikasle guztientzat existitzen esan beharra daukat eta arlo honetan aldaketa asko izan beharko lirateke arazo hau aldatzeko.
Bill Gates-ek egindako aipamena oso interesgarria iruditu zait, bere aipamenak zera dio: “Los beneficios de tener un ordenador en casa, se disfruta solo cuando el usuari oha sido educado para ello”.
Eskoletan aldaketa ugari egon beharko litzateke arlo edo gai honetan, arazoen aurrean konponbideak bilatu ahal izateko. Irakasleen formakuntza hobetu beharra dago, parte-hartzea bultzatu beharko zen… Baina alfabetizazio digitala ere eman beharko zen, hau oso garrantzitsua bait da. Eta aipatutako guztia esan ondoren, ezin dira ahaztu premia bereziak duten ikasleei ere moldaketak egon beharko litzatekeela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario