domingo, 24 de octubre de 2010

PROMETEUS - MEDIOEN IRAULTZA

Prometeus - La Revolucion de los Medios

Bideo honek, azaltzen digun moduan, teknologia berriek izan duten izugarrizko aurrerakuntzan datza. Gaur egun, gu geu garelako interneten aldaketak egiten dituena eta internet-eko mundua, bera, aurrerapauso handiz aurrera doalako. Orain dela urte batzuetako teknologia guztiak interneten aurkitu genezake. Honen ondorioz, batzuk desagertzen ari dira eta interneten ditugu.
Norbera da informazioaren produzitzailea eta kontsumitzailea. Etorkizuna digitalizazioa dela dio. Munduan, hau da, gizartea teknologia berrien hizkuntzara moldatzen hasiak dira. Bukatzeko, etorkizunean gertatu litzaketen ondorioak azaltzen ditu, ondorio hauek teknologia berrien munduan noski eta errealitatea dela esperientzia dio baita ere.
Bideoa ikusi eta gero, aho zabalik geratu naizela esan beharra daukat. Etorkizunari begira egiten dituen ekarpenetan hain zuzen ere. Ez nekian horrelako indarra zuenik, internetek. Irudikatzen duen etorkizunean, egia esan, pena ematen dit, betiko aparatuen desagerpenak eta edozertarako internet erabiliko dugu aipatzen duenean. Egia esan orain arte gu geu internet barik ere, gai izan gara aurrera ateratzeko guk momentu bakoitzean baliabide desberdinak erabiliz.
Eskolek, ikasgaiak digitalizatu behar dutela pentsatzen dut, hau da, euren ikasteak teknologia berrietan oinarritu behar dira. Hori izango bait da, denon etorkizuna. Baina irakasleek ikasleei, gai honen inguruan informazioari begira erraztasunak eman behar diegula pentsatzen dut, beraz informazioa hautatzen eta tratatzen lagundu behar diegu batik bat.
Guk ere, teknologia berrien munduan sartu beharko ginateke, guri ere etorkizun batean erabili behar izango ditugulako.
Sarea izango da gure mundua, bai gaur egungo mundua eta baita ere etorkizunean izango duguna, beraz ondo gizarteratzeko teknologia berriek ezagutu behar ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario